Gizarteko erronka handiei erantzuteko gai izango den administrazioa nahi badugu, administrazioen antolaketa eredua aldatu beharko dugu halabeharrez, eta bereziki tokiko administrazioen antolaketa eredua. Egungo erronken konplexutasunek alde anitzeko erantzunak beharko dituzte, eta honek zuzenean talka egiten du egungo administrazioen zeharkakotasun faltarekin.

Antolaketa eredu berriak behar dira administrazioan, helburu estrategikoekin lotuta egongo diren departamentuen koordinazioa ahalbidetuko dutenak. Egun departamentuetan oinarrituta dauden antolaketa egiturak aldatu egin behar dira, eta helburu estrategikoei zeharkakotasunez erantzungo dioten antolaketa egiturengatik ordezkatu.

Aholkularitza honen helburuetako bat antolaketa ereduen eraldaketa prozesu horietan laguntzea da. Horretarako beharrezkoa izango da prozesu horiek administrazioko langileekin batera egitea.