Aholkularitza honek, taldekako prozesuak bideratzeaz gain prozesu pertsonaletan ere bere laguntza eskaintzen du, bakarkako coaching saioen bitartez.
Coaching ontologiko diziplinatik abiatuta, ulertzen dugu behatzen dugun errealitatea gure interpretazioak direla, eta intepretazio horiek asebetetzen ez bagaituzte, edo/eta gure bizitzan emaitza hobeagoak lortzen uzten ez badigute, beti ere aldatu ahal izango ditugula.
Bakarkako coaching saioak prozesu pertsonalizatuak dira, pertsonaren beharretatik abiatzen direnak. Metodologia oso konkretua erabiliz beharra duen pertsonari errealitatea berrinterpretatzen lagundu ahal dion prozesua burutzen da, egoera berri horretatik gaitasun eta tresna berriak bereganatzeko, eta modu honetara emaitza berriak lortu ahal izateko, asebeteko gaituzten emaitzetara heltzeko.