Nire bizitzako ibilbideak, eta baita hartutako esperientziak ere, erakunde ezberdinetan gizarte berrikuntzako praktika eta antolaketa ereduak integratzen laguntzera naramate: batetik, lankidetza publiko – pribatu – komunitarioko prozesuak bideratzen, ikuspegi sistemikoa barneratuta izango duen gizarte eraldaketa bultzatuz; eta bestetik, erakundeen barne eraldaketaren bitartez, departamentalizazioa gainditu eta funtzionamendu eta lidergotza eredu berriak sortuz.

Egungo gizartearen konplexutasunak gizarteko erakunde ezberdinak behartzen ditu beren burua berpentsatu, egokitu, berritu, edo egiteko modu berrietan sakontzera. Bizi ditugun etengabeko garai aldakorrek ez dituzte XX. mendeko, edo are gutxiago XIX. mendeko politika eta egiturak onartzen. Gizartearen behar berriek giza harreman berriak eta lankidetzazko eredu berriak eskatzen dituzte.