Hori da hain zuzen ere aholkularitza honen zereginetako bat, hau da, gizarte erakundeetan barne prozesuak bultzatzea, sistema bera, antolaketa eredua, barne funtzionamendua eta bertako kide diren pertsonen eraldaketa bultzatuz.
Geure buruari galdetu beharko genioke egungo erakudeak, beren egituratze eta funtzionamendu moduetan, egungo gizarteko erronken konplexutasunari erantzuteko gai ote diren. Gizarte beharren konplexutasuna sistemikoa den mundu honetan nekez erantzun ahal izango zaio egitura departamentalizatuen bitartez.
Gizarte erakundeek egituraketa eta antolaketa modu autonomoago eta arinagoak beharko dituzte, etengabean eraldatzeko gaitasuna izango dutenak, gizarteko aldaketen abiadurari erantzunez. Gizarte erakundeek departamentuz gaindiko lan unitateak sortzeko gaitasuna erakutsi beharko dute, sektore anitzekoak izango diren misioei erantzuteko gaitasuna izan dezaten.
Baina gizarte erakundeen eraldaketa ezinezkoa izango da ez bazaio erakunde horretan parte hartzen duten pertsonen eraldaketari lotzen. Eraldaketa horrek lidergotza berriak eskatzen ditu, erakundearen sistemaren barruan harreman modu berriak bultzatuko dituena, pertsonen gaitasun autonomoa bultzatuko duena.