Aholkularitza honek erakunde ezberdinen bidelagun izan nahi du gizarte berrikuntzan oinarritutako prozesuen eratze eta garapenean.

Gizarteko beharrei erantzuteko modu berriak bilatzeari deitzen zaio gizarte berrikuntza, edo baita giza portaeran aldaketak bultzatzeari ere, lankidetzazko harreman sozial berriak eraiki eta gizarteko erronka nagusiei erantzuteko.

Egungo gizarteko erronka konplexuen aurrean erakunde ezberdinak jardute modu berriak bilatzera behartuta daude, gizarteko beharrei erantzuteko gai izango direnak. Orain artean erakundeek bultzatutako ikuspegi linealari ikuspegi sistemikoa gehitu beharko zaio, tokiko eragile publiko – pribatu – komunitarioak harremanetan jarriko dituena, eta ko-sorkuntzaren bidetik, gizarteko beharrei erantzuteko gai izango dena. Honek, era berean, gobernantza eredu berriak eraikitzera garamatza.

Guzti honek prozesuak gizarte eraldaketan duen garrantzira eramaten gaitu. Helmuga baino prozesua da garrantzizkoena, eta prozesua bera izango da emaitza posible egingo duena. Eta prozesua zaintzea, lankidetzazko harreman berriak sortzea esan nahi du, harreman sozial berrien eraikuntzak bideratzea.

Aholkularitza honek erakunde ezberdinen bidelagun izan nahi du gizarte berrikuntzan oinarritutako prozesu horien eratze eta garapenean. Entzutean eta gaitasun endogenoetan oinarrituko diren lankidetzazko prozesuak bultzatu nahi dira. Eta hori, metodologia eta forma berritzaileen bitartez, eta kasu askotan, bestelako gizarte berrikuntzako eragileekin elkarlanean.