Zuzenbidean Lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Nire ibilbide profesionalaren lehen urteak giza eskubideen alorrari zuzenduta daude, bai formazioan, Nazioarteko Harremanetarako graduondoko diplomarekin, eta baita praktikan ere, nazioarteko erakundeetan parte hartuz.

Aldiz, hurrengo 16 urteak tokiko erakundeetan nagusitu da nire jarduera profesionala. Lehenik, abokatu gisa, udalak, tokiko erakundeak eta bestelako eragileak aholkatuz. Ondoren, Pasaiako Udaleko hirigintza teknikari lanetan. Eta azkenik, Errenteriako alkate.

2020. urte hasieratik, eta jasotako esperientzia guzti hori baliatuz, ibilbide berri bati ekin nion, konkretuki gizarte berrikuntza bultzatzeko aholkularitza martxan jarriz. Helburua izango da egungo erakundeak egungo erronkei gizarte berrikuntzaren bitartez erantzutea. Izan ere, gizarteak dituen erronka konplexuei erantzuteko politika berriak behar dira, gobernantza eredu berriak eta haiei erantzuteko gai izango diren erakunde berriak.

Era berean, “The Art of Business Coaching” programa burutu nuen Rafael Echeverriaren Newfield Consulting Ecore eskolan, Enpresako Coach Ontologiko bezala egiaztatua izanik. Ondoren, eta eskola berean “programa aurreratua” deritzona burututa, Coach Ontologiko Senior bezala egiaztatua izan nintzen. Jasotako esperientziak eta formakuntzak erakunde ezberdinetan lidergotza mota berriak eraikitzeko eraldaketa prozesuetan laguntzera eraman dit.