COVID-19ak lehenagotik ezaguna zen baina krisiarekin bereziki areagotu den egoera azaleratu du. Krisi honek agerian utzi du garapen modu honek aldaketa klimatikoan duen eragina, eta horrek era berean, eta sortutako krisiaren aurrean, izaniko ondorioa. Zientifikoek esaten baitute gure garapen moduak bioaniztasunean eragina izan duela eta honek ekarri duela krisi hau.

Baina krisi honek ere agerian utzi du komunitatearen garrantzia, eta bereziki zaintzaren garrantzia ere. Komunitateak erantzun baitio krisi honi modu berezian, eta agerian geratu dira gure zaintza ereduak dituen hutsuneak.

Komunitatea eraiki eta proiektu bateratuak behar ditugu aurrez aurre izango ditugun erronka zail eta konplexuei aurre egiteko. Baina horretarako Power Politics edo boterearen politika bezalaz ezagutzen dena gainditu, eta Biltze-politika berri baterako bidea egin behar da. Herriek, eta tokiko politikagintzak, aukera ezin hobea ematen dute Biltze-politika garatzeko, ezberdinen arteko komunikazio espazio batetik abiatutako herri proiektua sortzeko.

Aldaketa klimatikoa, zaintzaren erronkak, gizarte aniztasuna, hezkuntzaren erronkak, gure iraganeko indarkeria politikoarekin lotutako ondorioak, etab. Erronka oso handiak dira egun gure gizarteak dituenak, eta narratiba berriak behar dira eraiki horretarako. Izan ere, esaten da meta-narratiben krisia bizitzen ari garela, hau da, komunitate batek bere existentziari zentzua emateko bere buruari ematen dizkion istorioen krisia. Eta horregatik beharrezkoak dira istorio berriak, meta-narratiba berriak, egungo garaiei erantzuteko gai izango direnak eta segurtasuna eta zentzua emango digutenak. Hori izango da seguraski egungo administrazio publikoek duten misiorik nabarmenena, istorio berriak sortzea, narratiba berriak, aipatutako erronkei zentzua eta segurtasuna emango dietenak. 

Hau dena kontuan harturik, ezinbestekoa izango da politika publiko berritzaileak eraikitzea, orain artekoen ezberdinak zentzu handi batean. Hau izango da aholkularitza honen helburua, tokiko politika publikoetako arduradunentzako prozesuak eraikiz.