Etengabe aldakorra den gizarte batean ugariak dira administrazio publikoak dituen erronkak. Administrazioak gizarte berrikuntza behar du, eta baita esparru ezberdinetan gertatzen diren erronka berriei erantzuteko prozesu berritzaileak ere, izan kultura arlokoak, sorkuntzakoak, herritarren arretarakoak, segurtasunekoak edo gainerakoak.

Hori da hain zuzen ere aholkularitza honen beste helburuetako bat: prozesu horietan laguntzea, testuinguruak aztertuz, beharrak identifikatuz eta haiei erantzuteko gai izango diren prozesuak bultzatuz. Sail konkretu batean burutu daitezkeen prozesuez ari gara, edo baita sail ezberdinetan edo udalean orohar burutu daitezkeen prozesuez ere.